XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jendea lehertzorian edireiten zen, nola edo hala aienatze haren askabidea edo gutienez, erantzun bakegarriren bat eskatuz.
Erantzun hori ez zetorren, baina.
Lau, bost, sei egun igaro, astebetea, bi astebete eta
Orduko ustekizun, asmaketa eta erasia tupustekoak udazkeneko goiarreak sorturiko sisak baino ugariago izan ziren.
Poliziak hatzeman beldurrez orpoz-ipurdi ihes egina zela; nonbaitera ere makurkeriaren bat egitera joana zela; bere etsaien arteko ganster batek lau tiroz garbitua zela; emagaldu talde ugariarekin Argeliara lekutua zela.
Esamesa hauek eta beste askok barrideen irudimena sukarretan zeukaten eta dudamudek sukar horri jakinminezko eltzean asmakeria berriak egosteko nahi adina erregai botatzen zioten.
Zena zela, zirt edo zart egin beharra zegoen.
Polizia deitu? Batzuk baietz zioten.
Hori zela behin eta betiko ameskaitz hartatik irteteko biderik artezena.
Misteriozko gizon haren lapurtzulora sartu, goi eta beheak miatu eta auzi izugarri haren barne muinak, andrakila baten barrenaldeak bailiran, eguzkiaren argitara atera.
Poliziari zein atxakia eman, baina? Gizon batek etxetik alde egin zuela eta, aski al zen hura polizia bere lanetatik saihestu eta inoren etxera ekartzeko?
Azkenean auzokoek beren kontura etxean sartzea erabaki zuten.
Ezustean
Alferrik izan ziren, ordea,